{"id":254,"date":"2013-03-14T15:19:49","date_gmt":"2013-03-14T15:19:49","guid":{"rendered":"http:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/?page_id=254"},"modified":"2013-04-22T06:02:09","modified_gmt":"2013-04-22T06:02:09","slug":"la-deportacion","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/?page_id=254","title":{"rendered":"Deportazioa"},"content":{"rendered":"<p align=\"justify\">Aberrigabeak markatzeko erabiltzen zuten triangelu urdin batez markatu zituzten eta Europako hainbat kontzentrazio-esparrutara eraman zituzten: Dachau, Buchenwald, Flossenb\u00fcrg, Neuengamme, Ravensbr\u00fcck emakumeentzako esparrua, edota Mathausen, espainiar eta euskal jatorriko asko bidali zituzten esparrua, hain zuzen.<\/p>\n<p align=\"justify\">\u201c<i>Goizeko ordu bata eta erdietan, bidaia luze baten ondoren, trena gelditu bezain laster, korrika eta presaka jaitsarazi gintuzten, eta elurretan sartu genituen zangoak,\u00a0 belaunetaraino.<\/i><i> Ehun bat SS zain genituen zakurrak hartuta. Kulata-kolpeak, zakurren hozkadak, SSen orroak: raus, raus! Eta 800 gizon, artean erdi lotan eta gehienak oinutsik, esparrura iritsi ziren ziztu bizian. Gaua ikaragarri hotza zen, zeropetik 20 gradu inguruan egongo ginen. SSek bultzatuta eta zakurren erasopean, porrak hartuta zain genituen alemanek osatutako zirkulu baten erdira iritsi ginen eta artean geurekin genituen gauzak kendu zizkiguten\u201d.<\/i><br \/>\n(Marcelino Bilbaoren lekukotza, Manuel Razolari eta Mariano Constanteri kontatua. <i>Tri\u00e1ngulo Azul: Los republicanos espa\u00f1oles en Mauthausen.<\/i> Zaragoza: Aragoiko gobernua, 2008. Linean eskuragarri: <a href=\"http:\/\/www.ceibm.org\/mariacons2222.html\" target=\"_blank\">http:\/\/www.ceibm.org\/mariacons2222.html<\/a>)<\/p>\n<p align=\"justify\">Gerraren lehen egunetan hil ez zirenak eta Frantziaren armadan sartu ez zirenak erresistentziarekin lanean hasi ziren Frantzia okupatuan. Hala egin zuten, besteak beste, Tomas Zubizarretak, 1907 jaio eta alderdi komunistako afiliatu zen zumaiarrak, edo Julian Priorrek, 1902an jaiotako donostiarrak. Biak atxilotu eta preso eduki zituzten Compi\u00e8gne-n. 1944ko maiatzaren 21ean, konboi berean abiatu ziren Neuengamme-rantz. Lehena, ez zen handik atera. Bigarrena askatu egin zuten. Konboi berean joan ziren, halaber, Jorge Ramiro eta Facundo Saez donostiarrak, Jose Martiarena irundarra, Clemente Sagarzazu hondarribiarra eta Enrique Zudaire tolosarra.<\/p>\n<div id=\"attachment_688\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignright\"><a href=\"http:\/\/www.euskalmemoriala.net\/es\/wp-content\/uploads\/2013\/03\/DEPORTACI\u00d3N-CAST-UE.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-688\" class=\"size-medium wp-image-688\" title=\"Departamento de Defensa de los Estados Unidos. No copyright:http:\/\/commons.wikimedia.org\/wiki\/File:Ebensee-survivors.jpg\" alt=\"\" src=\"http:\/\/www.euskalmemoriala.net\/es\/wp-content\/uploads\/2013\/03\/DEPORTACI\u00d3N-CAST-UE.jpg\" width=\"300\" height=\"225\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-688\" class=\"wp-caption-text\">Ebensee kontzentrazio esparrutik bizirik ateratako pertsonak 1945an.<\/p><\/div>\n<p align=\"justify\">Beste batzuk, atxilotu egin zituzten kolaborazionista izatea leporatuta. 1907an Zarautzen jaiotako Maria Guesalaga Bordelen erbesteratu zen Gerra Zibilaren ondoren Jose Miguel Beguiristain senarrarekin. Alderdi komunistako afiliatua zen gizona. Begiristainen afiliazio politikoak susmoak piztu zituen. Jose Miguel Beguiristain desagertu egin zen. Maria Guesalaga 1943ko apirilean atxilotu eta Ravensbr\u00fcck emakumeentzako esparrura bidali zuten, Berlindik 90 kilometro iparraldera. Lortu zuen esperientzia beldurgarri hartatik bizirik ateratzea.<\/p>\n<p align=\"justify\">150\u00a0 euskal gizon-emakume kontzentrazio-esparru haietan egon ziren, baldintza negargarrietan. Marcelino Bilbao probatarako animalia gisa erabili zuten beste 30 presorekin batera Aribert Heim sendagile naziaren esperimentuetan. Bera eta beste sei preso bakarrik atera ziren bizirik. Deportatutako euskal gizon-emakumeen erdiak kontzentrazio-esparruetan hil ziren. Beste batzuk askatu eta laster hil ziren.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aberrigabeak markatzeko erabiltzen zuten triangelu urdin batez markatu zituzten eta Europako hainbat kontzentrazio-esparrutara eraman zituzten: Dachau, Buchenwald, Flossenb\u00fcrg, Neuengamme, Ravensbr\u00fcck emakumeentzako esparrua, edota Mathausen, espainiar eta euskal jatorriko asko bidali zituzten esparrua, hain zuzen. \u201cGoizeko ordu bata eta erdietan, bidaia luze baten ondoren, trena gelditu bezain laster, korrika eta presaka jaitsarazi gintuzten, eta elurretan sartu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"parent":182,"menu_order":2,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"page-templates\/full-width.php","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-254","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/pages\/254","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=254"}],"version-history":[{"count":17,"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/pages\/254\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":735,"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/pages\/254\/revisions\/735"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/pages\/182"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euskalmemoriala.net\/eu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=254"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}