Euskaldunak II. Mundu Gerran

Euskaldunen presentzia II. Mundu Gerran ez da erbesteratzearen eta kontzentrazio-esparruetara deportatzearen alorretara soilik mugatzen. Euskaldunek, hainbat modutan, eginkizun aktiboa izan zuten Hirugarren Reich-aren kontrako borrokan, batzuk garrantzi berezikoak, hala nola Jose Antonio Castro Izaguirrek Frantziako itsas armadan izan zuen partaidetza edo erbestean zegoen Eusko Jaurlaritza ahulduak aliatuen alde emandako laguntza.

Gernika batailoiko kideak Montaliveten (Gironda). 1945eko apirila. Argazkia: Pedro Ordoquiren artxiboa

Gernika batailoiko kideak Montaliveten (Gironda). 1945eko apirila. Argazkia: Pedro Ordoquiren artxiboa

Borrokatzeko moduetako bat Frantziako armadan euskal unitateak sartzea izan zen. Adibiderik ezagunena Bataillon de volontaires basques-espagnols batailoiarena da, Gernika Batailoia izenarekin ezagunagoa dena; eginkizun esanguratsua izan zuen Graven izandako guduan, gerraren amaieran jada. Ez da ahaztu behar Atzerritar Legioa, bertan borrokatu baitzuten Frantziako armadan sartutako euskaldun gehienek. Bestalde, garrantzitsua izan da aliatuen itsas eta aire armadetan euskaldunek izan duten presentzia ere. Euskaldunek ekialdeko frontean ere hartu zuten parte Leningraden defentsan; horietako batzuk 1937an Errusiara ebakuatutako “gerrako haurrak” ziren. Gehienak guduan hil ziren, Enrique Echevarria eta Jose Luis Larrañaga kasu.

Espioitza-lanak egin zituzten gizon-emakumeak ere izan ziren, bai beren aldetik “Euskal zerbitzu sekretua» sortuta, “Zerbitzua” izenarekin ezaguna, bai zerbitzu sekretu aliatuetan sartuta edo haiekin koordinatuta, hala nola MI britainiarrarekin. Euskaldunek ihesbide-sareekin izandako lankidetza ere aipatzekoa da.  Florentino Goikoetxeak Comète sarean izandako partaidetza adibide aski ezaguna da. Lurralde okupatuetan eraitsitako pilotu aliatuei ihes egiten laguntzen zien erakunde belgikarra zen Comète. Florentinok mugatik igarotzen zituen eta MI britainiarreko agenteek, Bilboko kontsulatu britainiarrarekin koordinatuta, Ingalaterrara aberriratzen zituzten.

Euskaldunek Erresistentziako hainbat talde armatutan izandako partaidetza ere ez da ahaztekoa, eginkizun handia izan baitzuten Iparraldearen askapenean.

Euskaldun guztiek ez zuten lerro aliatuetan borrokatu, ordea. Aitzitik, gehienek Dibisio Urdina ezagunean borrokatu zuten, Hitlerren mende jarritako boluntarioen unitate espainolean, Armada gorriak menderatuta amaitu zuen hartan. Beste euskaldun batzuk alemanen zerbitzura jarri ziren espioitza-lanak eginda, informazio-zerbitzu nazietan sartuta, edo besterik gabe, propaganda politikoa eginda.

Erbesteratutakoen eta kontzentrazio-esparruetara deportatutakoen antzera, alor publikoak oso gutxi egin du II. Mundu Gerran modu aktiboan parte hartu zuten euskaldunak gogoratzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


3 × = veinte uno